Zumaia: Errepublika garaia eta gerra zibila
Zumaia: Errepublika garaia eta gerra zibila

Zumaitarrak

Julene Azpeitia

Julene Azpeitia (1888-1980)

 

Julene Azpeitia dugu errepublika garaiko zumaiako emakume esanguratsuenetariko bat. Izan ere, idazle abertzale honek, hainbat eta hainbat artikulu idatzi zituen “Euzkadi” aldizkarian. Haietatik gehienak, euskal umeen hezkuntza zuten jorragai.

“Euzkotar umeen aldez” zen bere sekzioa aldizkarian, eta bertako eduki gehienek helburu pedagogikoa zuten. Batez ere, bere lana eskola abertzale konfesional baten alde egin zuen artikulu hauetan.

Beste gai batzuk ere jorratu zituen bere idazlanetan, abertzaletasun kontuak, gai politikoak eta egunerokotasun gaiak. Guzti honekin emakumearen papera euskal abertzaletasunaren barruan kokatzen saiatu zen.

Emakumeen botu eskubidearen alde ere idatzi zuen, gogortasunez kritikatuz estatuko prentsaren sektore batzuetan gertakari honek izandako tratamendua.

Dudarik gabe, euskal kulturaren eta hizkuntzaren hedapenean garrantzi handia izan zuen errepublika garaian zumaitar honek . 

Elvira Zipitria (1906-1982)

 

Irakasle zumaitar ospetxua izan zen Elvira. Izan ere, askotan ezagunagoa izan da bizitzako azken urteetan eginiko lanarengatik. Hala ere, komeni da gogoratzea zumaitarra, Errepublika garaian, beste emakume euskaldun batzuekin batera aintzindari izan zela hitzaldi politikoak ematen. Mercedes Kareaga, Julene Urzelai edo Miren Lazkano bezelako hizlari ezagunen artean, Elviria Zipitriaren lanak abertzaletasunaren alde bere garrantzia izan zuen, eta nola ez Zumaian, bere herrian.

Aipagarria da, errepublika garaian hasi zuela bere lan esanguratsuena, ikastolen aldekoa. Gerra garaian, Sarara ihes egin zuen harren, gerraostean etxera itzuli eta berehala hasi zen berriz ere bere helburuaren bila. 1943an bertan lortu zuen, bere lehen ikasle taldea euskaraz ikasteko eta klaseak bere Donostiako alde zaharreko etxean ematen zituen. 1950 eta 1960ko hamarkadetan zabaltzen joan ziren ikastolen sorkuntzan ere aktiboki lan egin zuen, pedagogía moderno eta berritzailea erabiliz betiere. Abertzaletasuna eta erlijioa, bere irakaskuntzen ardatz nagusi izan ziren.

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Erkibe kultur elkartea