Zumaia: Errepublika garaia eta gerra zibila
Zumaia: Errepublika garaia eta gerra zibila
Jolas abesti liburua

Kantu liburuak

 

Aipatu bezala, batzokiak berebiziko garrantzia izan zuen errepublika garaian. Euskal kultura eta hizkuntzaren bihotz izan zen herrian. Hainbat eta hainbat ikastaro, antzerki eta bestelako kultur ekintza egiten ziren batzokian. Aipagarir dira kasu, haurren aisirako antolatutako ekintzak.

            Zumaitar abertzale askoren kezka eta lana izan zen umeak abertzaletasunean eta euskaran heztea. Horren adibide argi dira, garaian batzokian antolatutako poxpolin taldea, dantza jarduerak eta bestelakoak.

Kasu honetan adibide garbi bat dugu euskal hizkuntzaren zabalkuntzarako lanarena, izan ere garaian argitaratutako bi liburu dauzkagu egindako lanaren adibide. Batetik, koruarentzako euskal kanten liburua, partitura eta letrak jasotzen dituena, eta bestetik haurrentzako jolas kanten bilduma. 

 

euskal abestiak
Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Erkibe kultur elkartea