Blog hau, 1998tik aurrera Erkibe Kultur elkarteak Zumaiako ondare historikoaren alorrean egindako lanaren jarraipena da. Izan ere, urte hauetan eginiko hainbat exposizio, argitalpen eta hitzaldiren ostean, bloga herritar guztiei iristeko tresna bezela erabiltzeko asmoarekin jaio da. Erkibek urte hauetan zehar jasotako material historiko guztiari esker, Errepublika eta Gerra Zibil garaiko zumaia eta zumaitarrak aztertuko dira.
Honekin, Erkiberen helburu nagusia, dokumentazioaren eta testigantzen bitartez, Errepublikatik Gerra Zibilaren amaierararte doazen urteen irudi orokor bat eraikitzea, eguneroko bizitzaren eta zumaitarren nondik norakoaren gorabeherak gogoratuz.