Zumaia: Errepublika garaia eta gerra zibila
Zumaia: Errepublika garaia eta gerra zibila
Errepublikar zumaitarrak

1931 apirilaren 14an, II Errepublika espainiarra aldarrikatu zen. Urteetan zehar indartzen zihoan abertzaletasunak, hurrengo urteetan loraldia biziko zuen euskal lurralde osoan, eta nola ez zumaian. Egoera politiko berriak, ordurarte galerazita zeuden ideología ezberdinei pasabidea eman zien, eta herri guztietan ideien aniztasuna izan zen nagusi.

Urte hauetan abertzaletasuna nagusituko zen zumaian, eta honen eskutik euskal cultura eta hizkuntzaren aldarrikapen garrantzitsua biziko zen. Batzokia, izenak berak deritzon bezela, batzeko toki eta kultur erakusleku bilakatu zen. Honela, bertatik eta bertara, hainbat eta hainbat kultur ekitaldi antolatu ziren bere bueltan.

Batzokiaren bizitzaren baitan, hainbat erakunde indartu ziren. Azpimarragarria da garai hontan Emakume Abertzale Batzaren garrantzia. Errepublika garaiko emakume hizlari eta kulturzaleen garrantzia berebizikoa izango da Zumaian.

Musika, antzerkia, dantza eta olerkigintza ere eguneroko izan ziren errepublikar zumaian, eta euskararen aldarrikapenerako erabili ziren sarritan. Kulturaren inguruko jarduna eta Mendigoizaleen bezelako erakundeek, herriko egunoreko bizitza aberastu zuten duda gabe.

            Errepublikarrak, abertzaleak, sozialistak, dantzariak, musikariak, olerkariak, negozio gizonak, langileak… aniztazunaren garaia. 

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Erkibe kultur elkartea